Martxoaren 11an, Agoizko Haur Eskolak bat egin zuen Nafarroako 0-3 plataformak deitutako mobilizazioekin. Horregatik, elkarretaratzea egin genuen Toki Eder pilotalekuan. Aldarrikapenean zehar, Haur Eskolako familien eta haurren babesa izan genuen. Baita gure familiena, gure herriko bizilagunena eta Agoizko Udaleko ordezkariena ere. Kontzentrazioan zehar, haurrek 0-3 urte bitarteko zikloaren aldeko mural handi bat egiteko aukera izan zuten.

Ekitaldiari amaiera emateko, Haur Eskolako bi langilek komunikatu bat irakurri zuten, eta bertan aldarrikatu zuten 0-3 urte bitarteko zikloa duintzea, ratioak jaistea, doakotasuna bultzatzea, hezitzaileen kopurua handitzea eta lan-hitzarmen propioa sortzea. Halaber, 2 urteko gelak geldiarazteko eskatu zen, 0-3 urteko zikloaren izaera hausten baitute, eta, horrela, haur-eskolen biziraupena bermatzeko.

Komunikatua irakurri ondoren, taldeko argazki bat egin genuen, 0-3 urteko zikloa duintzeko eta gure babesa eta borroka adierazteko.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad