Urriaren 8an, Agoizko Kultur Etxean antolatutako KafeTertulian, Agoizko Haur Eskolaren Mugikortasun Plana guztion aurrean aurkeztu genuen.
Bertaratu ezin izan zenutenentzat, jakinarazi nahi dizuegu bihartik aurrera Haur Eskolarako kotxe sarbide nagusia itxita egongo dela.
Kalea, goizeko 08.30etatik–09:30etara eta arratsaldeko 15:00etatik–16:00etara, astelehenetik ostiralera itxita egongo da. Oinez, bizikletaz, mandukan bertaratuko diren haurrei lehentasuna eta segurtasuna eskainiz eta bermatuz. Hau da, Eskola bide seguruak sortuz.