Joan den martxoaren 20an 0-3 urteko Haur Eskolak bere ateak ireki zituen Agoizko eta inguruko familiei zentroa ezagutarazteko. eta bertaratutako familiei aurrematrikulei buruzko informazio guztia bertatik bertara helarazteko. Jardunaldiak eskolako espazio guztiak ezagutzeko, barrukoak zein kanpokoak, eta bertaratutako familiei aurrematrikulei eta matrikulei buruzko informazio guztia lehen eskutik helarazteko ere balio izan zuen.

22 familiak hartu zuten parte, eta bi taldetan banatu ziren bisita errazteko. Talde bakoitzeko jende kopurua murrizteaz gain, bisita euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera izan genuen. Erdarazko talde batekin eta euskarazko beste batekin. Bi taldeek, Taupadakeko kideekin batera, gelak, siesta gelak, mugimendu gela, jantokiak eta beste espazio guztiak ikusi zituzten.

Gainera, familiek eta haiekin zeuden haurrek Haur Eskolan erabiltzen diren materialekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izan zuten, eta Haur Eskolako kanpoko patioez gozatzeko ere.

Eskola bizitzeko modurik onena!

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad