Gaur Agoizko Liburutegi Publikora hurbildu gara, abentura, magia eta emozio ugariko liburuz inguratutako goiz ezberdin batez gozatzera. Ahalik eta lasaien egoteko eta isiltasuna errespetatzeko, talde txikietan sartu gara. Behin barrura sartuta, txikiendako txokora joan gara, eta han izugarri gozatu dugu aurkitzen genituen liburuekin. Atera aurretik, hezitzaile bakoitzak ipuin bat kontatu du, guztien gozamenerako.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad