San Miguel Ikastetxe Publikoaren ikasturtearen amaierarekin batera, Haur Eskolatik bertara joaten gara txikiek datorren urtean abentura berria hasiko duten espazioa ikusi ahal izateko. Eskolaren atean, ikusten dugun lehenengo gauza inguratzen gaituen espazioa, patiotik eraikineraino, tamainak ikaragarri handiak dira.
Lehenengo inpresioa barneratu ondoren, pixkanaka-pixkanaka ikastetxeko hezitzaile- eta zuzendaritza-taldeak lagunduta, datorren urtean 2-3 urteko gure txikiek gozatu ahal izango duten gelaraino joaten gara. Behin atean, kontu handiz sartu eta harritu egiten gaitu aretoaren zabaltasunak, materialak, esperimentazio bandejak, txirrista, jolas sinbolikoak…
Agoizko San Miguel Ikastetxe Publikoko zuzendaritzari eskerrak eman nahi dizkiogu, aurten ere ateak irekitzegatik eta “La Escuela de los mayores” bestelako goiz batez gozatu ahal izateko prest egoteagatik. Eskerrik asko.