Joan den otsailaren 25ean Agoizko Taupadak Haur Eskolako ateak ireki genituen, 2023-2024 ikasturterako proiektua eta instalazioak ezagutu nahi zituzten familia guztiei arreta eman ahal izateko. Jardunaldian 16 familiak hartu zuten parte, eta Taupadak-eko kideekin batera, gelak, psikomotrizitate gela, esperimentazio gela, jantokia eta Haur Eskolako hainbat gune zeharkatu genituen, barrukoak zein kanpokoak. Gainera, martxoaren 6tik 17ra bitartean egingo den aurre matrikulei inguruan, familiek izan zitzaketen zalantza guztiak argitzen saiatu genituen.

Familiek eta haiekin zeuden haurrek Agoizko Haur Eskolan egunero erabiltzen ditugun materialekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera ere izan zuten. Zalantzarik gabe, Agoizko Haur Eskola ezagutu, sentitu eta bizitzeko jardunaldi ederra izan zen.

Eskerrik asko ate irekietara hurbildu zineten guztioi.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad