Aurten ere, Agoizko Haur Eskolak “Artista txikiak” erakusketan parte hartuko du, hain zuzen ere, zer garen definitzen duelako, txikiak eta artistak. Aurten “Ez da kaxa bat” liburua hartu dugu erreferentziatzat. Liburua bost hizkuntzatan aurkituko duzue, (euskara, gaztelania, arabiera, errumaniera eta katalana) eta horrekin batera ikus-entzunezko bat sortu dugu, non gure txikiek euren irudimena, sormena eta potentzial guztia ikusteko aukera izango duzue. Asteartetik larunbatera, arratsaldeko 18:00-20:00, ekainaren 15era, “Artista Txikien” erakusketan gure aletxoaz gozatzera animatzen zaituztegu.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad