Aurten ere, 2-3 urteko txikiekin Agoizko Suhiltzaileen Parkean urteroko bisitaz gozatzeko aukera izan genuen. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu parkeko suhiltzaileei ateak ireki eta goiz bat gure ondoan pasatzeagatik.

Hasiera izugarri gozatu genuen, arropak, kaskoak, walkiak… janzten eta erabiltzen, baina emozio handieneko unea parkeko kamioiak eta ibilgailu ezberdinak ikustera irten ginenean iritsi zen: kamioiak, motordun txalupak, 4×4 ibilgailuak eta furgonetak. Emozioz beteriko goiza , ahaztuko ez duguna. Eskerrik asko Oier gurekin goiz berezi bat partekatzeagatik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad