Heziketarako gune bat gehiago da eskolako patioa, inork ez du hori zalantzan jartzen, baina patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zein balio gailentzen dira? Zer nolako jolasak eta ikaskuntzak indartzen dira?

Ezagutzen ditugun patioak asfaltoa eta hormigoia luze-zabal osoan dute. Eskola gehienetako patioaren argazkia antzekoa da. Estandarizatutako eredua errepikatzen da han eta hemen. Gure patioa horrelakoa da. Hausnarketa sakon baten ondoren patioa berritzera goaz.

Abenduaren bigarren astetik aurrera gure patio nagusia berritze lanetan aurkituko da. Bi astez profesionalak lan egiten ibiliko dira. Espero dugu eraikiko dugun patioa zuen gustuko izatea. Hemendik gutxira patioari buruzko berriak izango dituzue.