Duela egun batzuk, Agoizko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ikusi ahal izan genuen Nafarroa Behereko plazan. Entseguan zehar kalejira batzuk, balsak eta polonesa ikusi ahal izan genituen. Gehien gustatu zitzaigun gauzetako bat erraldoiak ukitu ahal izatea izan zen. Erraldoien barruan sartu ginen, zeintzuk gustatzen zitzaizkigun eta festetan txupetea emango genienei buruz hitz egin genuen. Eskolara itzuli aurretik, taldeko argazki bat ateratzeko aukera izan genuen, eta Polonesaren abestiaren erritmorekin buelta eta bueltak eman genituen.
Haur Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Agoizko Konpartsari pozez beteriko goiza eskaintzeagatik.