Haur Eskolan bizitzaz eta edertasunez betetako hainbat txoko aurkituko ditugu, ikerketa, ikaskuntza, elkarrizketa bultzatzen dituztenak. Sarreratik geletaraino, jolasa, gogoeta, edo txikiekin maitasun-une bat sustatzeko material desberdinak aurkituko ditugu.
Gela zabalak ditugu haurren artean mugimendu askea, esperimentazioa eta jolasa errazteko. Guztiek dute komun bat eta atsedenleku bat, sarbide zuzenarekin. Gainera, erabilera anitzeko gelak ere baditugu, eta horietan egunero aurkitzen dute haurrek ikerketa-eta jolas proposamen bat: psikomotrizitatea, argiak eta itzalak, material birziklatua, jolas sinbolikoa…
Haur Eskolaren kanpoaldeak egunero ingurune prestatu batean ingurune naturalarekin esperimentatzeko aukera eskaintzen digu.