Familia Orientazioko Zerbitzua 2019ko irailean abian jarri genuen proiektu pilotu eta integral gisa sortu zen, familiek hazkuntzari buruz egunero helarazten zizkiguten beharrei, zalantzei edo zailtasunei erantzuteko asmoz. Orain esan dezakegu proiektua egonkortua dagoela, Agoizko Haur Eskolan haurrak dituzten familiei laguntzeko zerbitzua eskainiz.

LOURDES DÍEZ HERNÁNDEZ – FAMILIA ORIENTATZAILEA

Prestakuntza ibilbide zabala du eta esperientzia handikoa da psikologiaren, familiaren eta haurtzaroaren esparruan. Pedagogian lizentziaduna, Familia eta Binakako Psikoterapian masterraduna  eta Familia Bitartekaritzako teknikaria da. 2019-2020 ikasturtean Agoizko Taupadak Haur Eskolako familia orientatzailea eta haren Hezkuntza Taldeko formatzailea izan da.

“Ama gisa egindako saioek lagundu egin didate ulertzen denbora behar nuela neure buruarentzat, horrela familiari eskaintzen nion denbora kalitate handiagokoa izan zedin.”

– Ainhoa Bengoetxea –

“Lourdesek jarraibide errazak eman dizkit nire seme – alaben emozioak baliozkotzeko eta, aldi berean, nireak kudeatzen laguntzeko.
Dena erraza da berarekin.”

– Beatriz Iriarte –

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad