Datorren urtarrilaren 20an familientzako hitzaldi zikloarekin hasiko gara Agoizko Haur Eskolan. Bi orduko hitzaldiak izango dira, non familiak ezagutzarako eta elkartrukerako ekarpenak egiteko eta kezkak partekatzeko gunea sortuko dute. Lourdes Diez Hernándezek formakuntza ematearen arduraduna izango da, prestakuntza, antolaketa, dinamizazioa eta gainbegiratze-lanak eginez. Zikloaren lehengo hitzaldia “Haurraren garuna eta atxikimendu segurua: negarrari nola erantzun” izango da.
Hurrengo hilabeteetan, gainera, honako lau saio hauek eskainiko ditugu: “Emozioekin lagunduz: kasketak eta frustrazioa”, “Jokabide desarautuak ulertu eta maneiatzea: jo, hozka egin, bota”, “Hazkuntza positiboa eta mugak” eta azkenik, “Autozaintza eta erregulazioa, onena emateko “.