Inork ez du zalantzan jartzen eskolako jolastokia hezkuntzarako beste gune bat dela, baina jolastokiek benetan erantzuten al diete haurren beharrei? Nolako jolasak eta ikaskuntzak indartzen dira? Taupadak Mikrokooperatibatik egin genituen galderetako batzuk dira. Joan den urrian auzolan bat antolatu genuen Haur Eskolako familiekin batera, patioa berritzeko lanak amaitzeko. Joan den larunbatera arte, Agoizko Haur Eskolak gaur egun duen irudia oso bestelakoa zen. Taupadak komunitatean lan egitearen garrantzia azpimarratzen dugu, Agoitzen eta inguruetan dauden baliabideekin. Horregatik, Agoitzetik gertu dagoen lorezaintza enpresa txiki batekin batera egin dugu lanaren zati bat. Taupadak taldearen ezaugarria hori da, Agoitzen eta inguruko herrietan ahalik eta inbertsiorik handiena egiten saiatzen gara.
Eraberritzearen bidez, zementuzko zoruak ematen duen diseinu hotz hori ezabatzea bilatu dugu, belar artifiziala benetazko landare tartekatuz, zurezko modulu erosoagoen alde eginez, espazioa naturaz eta berotasunez osatuz. Aldaketen bitartez, espazio antolatuagoa eta orekatuagoa lortu dugu, non haurrek inguruan duten guztiarekin esperimentatzeko, behatzeko eta hazteko aukeraz goza dezaketen.
Patioaren erreforma, bi parte hartzearekin egin da. Alde batetik, Agoizko Udalak pergolaz hornitu du espazioa, ikasturte osoan gozatu ahal izateko. Eta Taupadak izan da nahi zuen aldaketa hori egiteko gainerako altzariak eta materialak diseinatu eta erosi dituena.