Abenduan Agoizko UMAFYko Bilaketa Ahots eta Instrumentu Taldearen emanaldia izan genuen, Marisa Burguetek zuzenduta. Pandemiak behartutako bi urteko geldialdiaren ondoren espero genuen bisita.

Goizean, Gabon kantez gozatzeko aukera izan genuen, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, baita Haur Eskolan sarritan abesten ditugun euskarazko abesti herrikoiez ere. Hori guztia, Marisaren zuzendaritzapean, ilusioz beteriko talde batek lagunduta, euren ahots eta gitarrekin goiza girotu zigutenak.

Berriro ere, eskerrik asko goiza gurekin partekatzeagatik eta haurrak zein hezkuntza talde osoa zoriontsu egiteagatik. Hurrengora arte!

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad