Taupadak Hezkuntza Kooperatibatik (Agoizko Haur Eskola) gure hasierako helburuetako bat lortu dugu: “elikadura osasuntsua izango zen, ekoizleak bertakoak izango ziren, sukaldaria gure zentroan egongo zen eta produktuak kalitatezkoak, freskoak eta askotarikoak izango ziren proiektu bat sortzea”. Gure proiektuari jAnGOITZ deitu diogu. Anbizioz jaio zen landa-giroan, non despopulazioak eta ekonomiak gero eta gehiago sufritzen duten. Hala eta guztiz ere, zuzendaritza-taldeak uste dugu herrien eta tokikoaren aldeko benetako eta lehentasunezko apustua egin behar dela.
Aitortu behar dugu ez dela erraza izan ekimen hau martxan jartzea, jantokian jasotzen genituen produktuak kalitatezkoak ez zirela egiaztatu ondoren sortu baitzen. Proba pilotu baten ondoren, Elikalimen laguntzarekin, menuak aldatuz joan gara, barietate eta kalitate gehiago eskainiz barazkietan, animalia-proteina gutxiago eskainiz eta tokiko ekoizleekin lan eginez.

Eguneroko hamaiketakoak sasoiko frutak dira, eta jaietako askariak aldatuko ditugu, sasoiko fruta eta barazki-tortilla oinarri hartuta. Gainera, lan horrekin batera, lan pedagogikoa egiten ari gara hezkuntza-taldean. Bazkaltzeko unea zaintzen da: talde txikiekin, banakako erritmoa entzun eta errespetatzea eta espazio seguruak sortzea.

Agoitzen aldeko apustua funtsezkoa izan da proiektu honetan, eta lehentasuna eman zaio tokiko saltokietan erosteari eta, horrela, zirkulazio eta aliantza ekonomikoa sustatzeari. Ildo horretan, Reparazea (barazkiak eta frutak), Hns Latasa eta Migueliz harategiak, Baztan arrandegia eta Panera (ogi ekologikoa). Gainera, Pirinekiren laguntza izango dugu jogurtak edukitzeko eta Ekoalde produktu lehorrak eta elikagai ekologikoak hornitzeko. Hauek izan dira posible egiten duten agenteak.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad