Azaroan eta abenduan, Agoizko Haur Eskolak familientzako tailer pedagogiko eta ludikoak martxan jarriko ditu. Bertan, familiak aukera izango dute beren txikiekin espazioa partekatzeko eskola-orduetatik kanpo.

Tailerrak adinen eta talde bakoitzaren beharren arabera antolatuko dira. Horregatik, ditikoen gelan, mugimendu librea helburu nagusi izango duen jardueraz gozatu ahal izango dute. Bestalde, ibiltarien gelak, paperezko hainbat formaturen proposamenarekin esperimentatu, manipulatu eta jolastu ahal izango du (forma, testura, kolorea eta tamaina). Bi tailerrak azaroaren 30ean izango dira, 16:30ean, Agoizko Haur Eskolan, ordubeteko iraupenarekin.

Azkenik, ibiltarien beste taldea eta handien gela, abenduaren 14an izango duteaukera, baina oraingoz ezin dizuegu kontatu zein izango den tailer horien dinamika. Hori bai, besteak bezala, Haur Eskolan ere izango dira eta gehienez ordubeteko iraupena izango dute.

Esperientzia ahalik eta gehien gozatzea espero dugu.

Animatu eta parte hartu!

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad