Liburuaren eguna ospatzeko, Haur Eskolako langileok ipuin kontaketa bat antolatu genuen Haur Eskolako patioan. Hezitzaile erreferente bakoitzak ipuin bat kontatu zuen txikien eta haien familien gozamenerako. Ipuin kontaketa amaitu ondoren, bertaratu ziren familia eta txiki guztiek eskolako patioan jolasteko aukera izan zuten. Arratsalde pedagogiko, entretenigarri eta aberasgarri batean guk bezainbeste gozatu izana espero dugu. Eskerrik asko une hori gurekin partekatu zenuten familiei.
Jarraian, atzo kontatu genituen liburuen izenburuak uzten dizkizuegu.
– Animalien erretratuak
– Begiratu dezaket zure pixontzian?
– Harrapatuko zaituztet