Azaroaren 25etik aurrera, motxila bidaiariaren proiektua Haur Eskolako haur guztiak etxez etxe bisitatzen hasiko da. Astebetez familia bakoitzak bertan dauden liburuez gozatzeko aukera izango du. Gela bakoitzerako arreta handiz aukeratutako liburuak izan dira. Gai desberdinekin, familia osoarekin abentura, istorio eta jolas ezberdinetan gozatzeko eta murgiltzeko aukera paregabea.
Motxila bidaiaria zuen etxeetatik pasa dela adierazteko, motxila barruan aurkituko duzuen koadernoan hitz labur batzuk, marrazki edo argazki bat jartzera animatzen zaituztegu.Esperientzia zuen gustukoa izatea espero dugu!
