BIZIRIK ETA AKTIBOA
Haurrak bere heziketaren eta ikasteko nahien protagonista nagusitzat hartzen ditugu. Hauek proposamen desberdinen artean aukera dezakete, eta ingurune prestatuetan modu autonomoetan esploratu. Guztia esperimentazioa eta aurkikuntzan oinarritua, ikaskuntza autonomoa eta bizipenezkoetara iristeko.
SOZIALIZAZIOA
Haur Eskola gizarteratzeko bigaren tokia izan dadin lan egiten dugu, lehen bizikidetza arauak eta familiatik kanpoko gizarte talde zabalago baten ohiturak eskura ditzaten.
JOLASA
Jolas inklusibo eta aske baten aldeko apustua egiten dugu. Esperientziaz, irudimenez eta aukeraz betetako ikaskuntza ahalbidetzeko.
HEZKUNTZA EMOZIONALA
Tinko egiten dugu kalitatezko hezkuntza emozionalaren alde. Haurren emozioetatik eta sentimenduetatik abiatzen gara, horiek ezagutuz, onartuz eta maitasunarekin lagunduz, inguratzen dituen munduarekin elkarreragin ahal izan dezaten. Entzute aktiboa, elkarrizketa, konfiantza, ulermena eta enpatia oinarri hartuta laguntzen dugu prozesuan.
ANTOLATUTAKO ESPAZIOAK
Espazio seguru, egonkor eta konfiantzazkoa eskaintzen dugu, berdinen arteko harremana, espazioarekiko eta hezkuntza ingurunearekiko interakzioa sustatzeko giro abegitsua duena.
NATURA
Haur Eskolatik kanpo proposamenak egiteko eta planifikatzeko apustua egiten dugu, ingurumenarekin elkarreraginez, esperientzia aberasgarriak lortzeko eta errealitateaz jabetzeko.
INDIBIDUALTASUNA
Haur bakoitzaren denborak eta prozesuak errespetatzen ditugu banaka, denbora emanez, haren pentsamendua eta esperientzia behatuz eta ulertuz.
MATERIALAK
Gure materiala erakargarria eta naturala da, estetikoki zein funtzionalki. Haurrari atentzioa ematen dion materiala, harekin elkarreraginean aritzeko gonbita egiten diona. Material guztiak elkarren artean erabil daitezkeela uste dugu, funtzionaltasun desberdinak lortuz.
AGOITZEKIKO KONPROMEZUA
Gure proiektua Agoitzen sortu zen, herriko zerbitzuak bultzatu, zaindu eta erabiltzeko konpromiso irmoarekin. Agoitz herriaren aldekiko apustua eginez, elkarlana eta parte hartzea sustatuz.