Taupadak kooperatibatik, Haur Eskolan ikazkina aurkezteko beharra ikusten genuen, urtero Agoitz bisitatzen baitu. Bizi dugun kultura-aniztasuna gero eta handiagoa da, eta, beraz, gure txiki guztiek Olentzero ezagutzearen garrantzia ikusten genuen hezkuntza-taldean.

Hainbat bilera, gogoeta eta proposamen izan ziren proiektua itxi arte. Hezkuntza-taldeak egindako lan pedagogikoaren ondoren, 0 eta 100 urte bitarteko haurrak modu grafikoan eta sinplean kontatzeko abenturan murgildu dira. Aberasgarria izan da guztiok elkarrekin partekatzea orainaren eta etorkizunaren belaunaldiari jakinarazi nahi geniona, gure ohiturak islatu eta gure kultura modu inklusiboan ezagutarazi nahi genien. Hezkuntza taldearentzat ipuin hau tresna bat da, Olentzero gelan aurkezteaz gain, haur bakoitzak egun hauetan erakusten dituen emozioak eta beharrak lantzeko aukera eskaintzen baitu. Gainera, familiei baliabide batzuk eskaini nahi izan dizkiegu. Gabonak mugimendu emozional handiko garaiak izaten dira, eta, horregatik, ipuinaren amaieran jarraibide batzuk idatzi ditugu.

Taupadak-en lan eredu eta baloreetan oinarrituz, prozesu osoa tokiko eragileekin egiten saiatu gara. Horretarako, Alfredo León Mañú ilustratzaile eta “Olentzero Agoitzen” ipuinaren maketatzailearen laguntza izan dugu.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad