Irailean eta urrian zehar, Agoizko Haur Eskolako Taupadak Hezkuntza Taldea Diziplina Positiboari buruzko formakuntza batean murgilduta egon da, Lourdes Diez Hernándezen eskutik (Pedagogian lizentziaduna, Familia eta Binakako Psikoterapian masterraduna, Familia Bitartekaritzako teknikaria eta Taupadak Hezkuntza Ekipoaren formatzailea)

Saioetan, taldeak oinarri sendoa lortu du, alderdi berri asko indartuz eta ikasiz, hala nola emozioak ezagutzeko eta ulertzeko teknikak, auto-kontroletarako protokoloak, autoerregulazioaren garrantzia eta haurrarekiko konexio emozionalak besteak beste.

Hezkuntza Taldeak egindako prestakuntzaren balorazioa oso arrakastatsua izan da. Egunero formakuntzan ikasitako guztia martxan jartzen ari gara, Agoizko Haur Eskolan Diziplina Positiboan eta hezkuntza kalitatean aurrera egin ahal izateko.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad