Joan den asteazkenean Urrotzera joan ginen 2-3 urteko txikiekin. Guretzat esperientzia handia izan zen, baina askoz biziagoa izan zen txiki guztiontzat. Goizeko 09:30an hasten zen gure abentura handia. Taxian pare bat bidaiatan Urrotzera iritsi ginen. Han sorpresa ugari izan genituen, hala nola, traktore erraldoi bat ikusi ahal izatea, aroztegia bisitatu, oiloei jaten ematea, herriko plazan bazkariaz gozatu, eta helburu nagusiaz ahaztu gabe, Urrozko Eskola Publikoa bisitatu.
Urrozko Ikastetxe Publikoari eskerrak eman nahi dizkiogu bere harrera bero eta hurbilagatik, ateak irekitzeagatik eta bere denbora, materialak, espazioak eta ezagutzak gurekin partekatzeagatik. Ikasketa berri pila batekin goaz. Esan dezakegu emozioz eta gozamenez betetako goiza pasatu genuela. Iritsi ginenetik joan arte.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure haurrentzat ahaztezina izan zen egun horretan parte hartu zenuten guztiei. Aurten ere eskerrik asko guztioi.