AGOIZKO HAUR ESKOLA EZAGUTU NAHI DUZU?

Laster Agoizko Haur Eskolak ate irekien jardunaldia eskainiko du. Otsailaren 19an interesa duten guztiek Haur Eskolaren instalazioak eta hezkuntza proiektua ezagutzeko aukera izango dute. Hori guztia Covid-19 neurriak zorrotz betez egingo da.

Bizi dugun osasun-krisia dela eta, Haur Eskolara deitu beharko da (948 33 44 68) bisitaren hitzordua eskatzeko. Bisita talde murriztuetan egingo da eta familia bakoitzeko bi kide joan ahal izango dira.

Ate irekien jardunaldira joan ezin duten pertsonek hainbat eduki kontsultatzeko aukera izango dute www.taupadak.eus webgunean. Haur Eskolaren nortasun-ezaugarrietatik, zentroak berak eskaintzen duen Familia Orientazioko Zerbitzuraino. Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Ez utzi aukera hau pasatzen eta zatoz gu ezagutzera!

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad