Agoizko Haur Eskolatik bat egiten dugu “Zure zuhaitza-Tu árbol” proiektuarekin. Lehen edizioa datorren igandean, otsailaren 26an, goizeko 11:00etan izango da, Barajitoa parkean. Horregatik, zuhaitz bat landatzen eta babesten parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Apadrinatutako zuhaitz bakoitza erregistratuta geratuko da, zainketan eta hazkundean lagundu ahal izateko. Eguna musikarekin eta hamaiketakoarekin girotuko da.
Anima zaitez ingurumena errespetatzen duen goiz bat pasatzera.